Udal Artxiboak Miguel Onaindia puntistaren pelikulak digitalizatuko ditu

Udal Artxiboak Miguel Onaindia puntistaren pelikulak digitalizatuko ditu
2023/01/24 eta kitto!
Miguel Onaindia Laucirica puntista eibartarrak lagatako pelikulak digitalizatuko ditu Udal Artxiboak Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Radio Eibarrek jakitera eman duenez. Onaindiak Amerikan egin zuen bere kirol ibilbide gehiena eta Tijuanan (Mexiko) motela ireki zuen, bertan Hollywoodeko izar handiak ezagutzeko aukera izan zuelarik.

Udal Artxiboak aurten garatuko duen beste proiektu bat 1596 eskritura batzuk zaharberritzea da. Idatziak frantziarren inbasioetan gertatutako suteetan hondatu ziren.

Proiektu hauez gain, Udal Artxiboa ‘app’ bat ari da garatzen herriko ibilbide geolokalizatuekin. Horren bitartez herriko eraikinen antzinako argazkiak ikusi ahal izango dira, iraganaren eta orainaldiaren arteko konparaketa egin ahal izateko, eraikinen inguruko azalpenak ematen dituen audioak entzuteaz gain.