Udalak HH eta LH-ko ikasleentzat tailerrak eta robotika ikastaroak antolatu ditu Aste Santurako

Udalak HH eta LH-ko ikasleentzat tailerrak eta robotika ikastaroak antolatu ditu Aste Santurako
2021/03/15 eta kitto!
Ikasleak oporretan egongo direla aprobetxatuz, Aste Santurako tailerrak antolatu ditu Udalak, 4-11 urte bitarteko haurrentzat. Jarduera ezberdinak egingo dituzte, adinaren arabera, eta hainbat txanda egongo dira aukeran.

Haur Hezkuntzako umeentzat (2015an eta 2016an jaiotakoak) ekimenak Jazinto Olabeko ludotekan izango dira; Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat, berriz, kalean burutuko diren haur jolasak eskainiko dituzte; 3. eta 4. mailakoek Break Dance ikasteko aukera izango dute, Kezka Dantza taldearen entsegu lokalean (Bista Eder, 12); eta 5. eta 6. mailakoentzat antzerki tailerra prestatu dute, Portalean. Kasu guztietan lau txanda eskainiko dituzte. Tailerren prezioak, ordainketa egiteko moduak eta bestelako informazioa https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/aste-santu-opor-garaiko-tailerrak?set_language=eu helbidean aurkituko duzue edo, bestela, 943 708 435 telefonora deitu daiteke. Aurrematrikula martxoaren 22ra arte egin daiteke, HEMEN.

Horrez gain, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat robotika tailerrak antolatu ditu Udalak. Indianokua gaztelekuan burutuko dira eta euskaraz emango dituzte klaseak. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat “Robotikara sarrera” eskainiko dute eta 5. eta 6. mailakoentzat “LEGO Spike” robotika tailerra. Aurrematrikula egiteko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik, HEMEN. Informazio gehiagorako: https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/robotika-tailerrak-2021-01?set_language=eu begiratu edo 943 708 435 telefonora deitu.