Udalekuetarako izen-ematea zabalik

Udalekuetarako izen-ematea zabalik
2012/03/15 00:00
eta kitto!

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetan izena aurrez emateko epea gaur bertan zabaldu dute: 7-13 urte bitarteko umeen izen-ematea hilaren 23ra arte egin beharko dute interesatuek eta horretarako zein informazio zabalagoa eskuratzeko Gazte Informazio Bulegora (Portalea, 943708435 telefono zenbakia) zein Gipuzkoako Foru Aldundira (943445980 telefono zenbakia) jo daiteke edo, nahiago izanez gero, interneten www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunea kontsultatu.