UEU-k liburu bat oparituko du erosketa bakoitzeko

UEU-k liburu bat oparituko du erosketa bakoitzeko
2012/02/01 eta kitto!

Eskaintza berezia dago egunotan Udako Euskal Unibertsitatearen dendan (http://www.ueu.org/denda): otsailaren 1etik 15era bitartean erosketaren bat egiten dutenek erositakoen arlo berbereko argitalpen bat opari modura jasoko dute (UEUk erabakiko luke zein bidali). Horrez gain, internet bidezko erosketa guztiek % 10eko beherapena dute eta, UEUko bazkidea izanez gero, deskontua % 30ekoa da. Bestalde, kontuan izan erosketa gauzatzeko erregistratu beharra dagoela: horretarako erosketa egiterakoan azaltzen diren pausuak jarraitu eta, ondoren, zure e-postan kontua aktibatzeko mezua jasoko duzu. Edozein arazo izanez gero, n.intxaurtza@ueu.org helbidera idatzi daiteke.