UEUk udaberrirako ikastaro eskaintza aurkeztu du

UEUk udaberrirako ikastaro eskaintza aurkeztu du
2012/02/28 00:00
eta kitto!

Gaur goizean aurkeztu dute Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) udaberrirako ikastaro eskaintza, Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak, Mari Karmen Menika UEUko ikastatxe nagusiko arduradunak eta Esther Kareaga Euskara-Kultura batzordeburuak. Krisiari aurre eginez, UEUk inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoari jarraituta. Eibarren bertan, Markeskua jauregian emango dituzten 10 ikastaroetatik hiru ikastaro aurreratuak izango dira, beste hiru irakasle eta gurasoei zuzendutakoak, beste hiru lan esparru zehatzetan trabatzekoak eta azken ikastaroa, berriz, interes orokorrekoa. Ikastaroak martxoan, apirilean eta maiatzean emango dituzte, "kasu askotan zapatuetan, ikastaroetan parte hartzen dutenetako askok beharrean dihardutelako". Guztietan izena-emateko epea zabalik dago eta ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago itxiko dute. Matrikulazioa www.ueu.org web orriaren bidez egin daiteke eta ordainketarako kontu korrontea, berriz, Kutxako 2101 0035 19 0006884928 da. Eibartarren kasuan, Udalak matrikularen prezioaren erdia bueltatzen duela azpimarratzeko modukoa da eta gainontzeko udalei ere ikastaroetan parte hartzen dutenentzat diru-laguntzak eskatu dizkiete UEUko arduradunek. Ikastaro bakoitzaren inguruko informazio guztia bakoitzaren gainean klikatuta irakur dezakezue:


Moodle-ren erabilera aurreratua
Teknologia berriak eta intimitatea. Nola babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan
Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTex-en bidez
Argazkigintza dokumentala. Proiektu pertsonala
Bilerak dinamizatzeko teknikak
Gaixotasunen sustrai emozionala
Irakaslea eszenan
Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen
Komunikazio eraginkorraren artea (II. Modulua)
Sormena lantzeko tailerra