UEUren 50. urteurrenaren ospakizunei agur esateko Bukaera Topa egingo dute bihar

UEUren 50. urteurrenaren ospakizunei agur esateko Bukaera Topa egingo dute bihar
2023/01/25 17:49
eta kitto!
Urte berezia izan da Udako Euskal Unibertsitatearentzat (UEU), 50. urte bete baititu. Hainbat ospakizun egin ditu urtean zehar, baina urteurren bereziari agur esateko ordua iritsi da. Horretarako, bihar, 18:00etan, Bukaera Topa egingo dute streaming bidez.

Koldo Garcia UEUko zuzendaritzako kideak, Natxo Urkijo UEUkideak, Irati Iciar UEUren Udako Ikastaroen arduradunak, Ainhoa Latatu Ikergazte kongresuaren koordinatzaileak, Aigor Cevidanes ikertzaile eta UEUkideak, Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Idoia Torregarai UEUko komunikazio-arduradunak hartuko dute parte YouTube bitartez jarraitu ahal izango den ekitaldian.