UEUren liburuak erostean beste bat opari

UEUren liburuak erostean beste bat opari
2013/02/25 eta kitto!

Gaurtik hasita (astelehena, hilak 25) eta martxoaren 7ra bitartean, Udako Euskal Unibertsitatearen dendan liburu bat erosten duen bakoitzari argitalpen bat oparituko diote. Salgai dauden tituluen artean eskaintza zabala dago eta erosleei oparitzeko liburuak, berriz, hauek dira:
- Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak
- Elikagaiak, elikadura eta dietetika
- Enpresa Komunikazioa profesionalen ikuspegitik
- Euskal Herria ardatz: Kultura - Identitatea - Boterea
- Arrazoiaren hitza. Argudio-bideen arrastoan
- Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena
- Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta...
- Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen
- Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan