Umeentzako ipuin lehiaketa antolatu du El Corte Inglés-ak

Umeentzako ipuin lehiaketa antolatu du El Corte Inglés-ak
2012/03/05 00:00
eta kitto!

Eibarko El Corte Inglés-ak Haurrentzako I. Ipuin-Lehiaketa antolatu du, datorren apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. 8 eta 12 urte bitarteko umeek har dezakete parte lehiaketan, euskeraz zein gazteleraz idatzitako ipuinak dendako beheko solairuan dagoen liburudenda sailera eramanda. Gaia norberaren aukerakoa izango da eta lanak eskuz eta letra argiarekin idatzita egon beharko dira, DIN A4ko neurriko paperean edo kartoi mehean, bertikalean, eta gehien jota 3 orrialdeko luzeera izango dute. Ipuinak martxoaren apirilaren 14ra arte jasoko dituzte.