Untzagako dorretxeko arkabuzaria berritzeko lanak ikusteko bisitarako izena emateko azken eguna da gaur

Untzagako dorretxeko arkabuzaria berritzeko lanak ikusteko bisitarako izena emateko azken eguna da gaur
2023/02/06 eta kitto!
Untzagan egon zen Orbeatarren dorretxeko fatxada nagusiaren balkoia apaintzen zuen arkabuzariaren irudia berritzeko lanak bertatik bertara ikusteko aukera egongo da barixakuan, otsailaren 10ean. Artemis enpresak dihardu lana egiten, Portaleko 3. pisuan, Giorgio Studer eta Miriam Cano adituen eskutik, eta bi bisita antolatu dira egun horretarako: 16:30ean izango da lehena, euskaraz, eta bestea 17:30ean egingo dute, gazteleraz. Interesa duenak Udalaren webgunean dagoen formularioa bete beharko du eta gaur amaitzen da horretarako epea.