Urban Sketch tailerra eskainiko dute bihar goizean Ipuruako Merkatu Plazan

Urban Sketch tailerra eskainiko dute bihar goizean Ipuruako Merkatu Plazan
2022/06/17 eta kitto!
Bihar goizerako Urban Sketch tailerra antolatu dute Ipuruako Merkatu Plazan. Eibarko Artisten Elkarteko kidea den Santiago Entrenak eskainiko du tailerra, 10:00etatik 14:00etara, eta helduek zein haurrek (helduren batek lagunduta) izango dute parte hartzeko aukera. Norberak eraman beharko du marrazteko materiala (akuarelak, arkatzak, errotuladoreak, papera…) eta tailerra hiru fasetan banatuta egongo da: 10:00etan Merkatu Plazan batu eta Entrenak azalduko du zer den Urban Sketch-a eta horretarako erabiltzen diren teknikak zeintzuk diren; jarraian, partehartzaileak kalera irtengo dira, inguruko tokiak marraztera; eta, amaieran, egindako marrazki guztiekin erakusketa egingo da.