Urrian hiru erakusketa ikusteko aukera izango da Klub Deportiboko Argazki Taldearen eskutik

Urrian hiru erakusketa ikusteko aukera izango da Klub Deportiboko Argazki Taldearen eskutik
2020/10/08 10:08
eta kitto!
Azken hiru urteotan Kezka taldekoek egindako dantza-ekitaldietako argazkien hautaketa biltzen duen erakusketa hartuko du Deporrek urriaren amaiera arte, Klub Deportiboko Argazkilaritza taldearen laguntzarekin antolatutako egitasmoan. Horrekin batera, beste bi erakusketa prestatu dituzte Deportiboko argazkilariek, Bakarne Elejalde taldeko kidearen lanekin: Anbigu tabernan “Koloreak” izenekoa ikus daiteke eta Portalea jatetxean Kubako irudiak ipini dituzte. Biak urriaren 31ra arte egongo dira zabalik. Bestalde, 2021ean argazki erakusketa egin nahi dutenek izena eman dezakete, jlirigoien@gmail.com helbidera idatzita eta, adibide modura, hiru argazki bidalita (bereizmen txikiarekin).