Urrirako bi argazki erakusketa antolatu dituzte Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek

Urrirako bi argazki erakusketa antolatu dituzte Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek
2022/10/10 11:24
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik, urrian zehar bi argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da: Depor tabernan “Hablar Venecia” izenburuko erakusketa kolektiboa dago ikusgai, hainbat egileren lanekin, eta Portaleko tabernan, berriz, Irati Ayerzaren “Gure familia eta beste istorio batzuk” izenekoa bisitatu daiteke.