Urtarrilaren 5ean emango dute Egoitz Elduaienen “Eibartarrak Cervinon” dokumentala Coliseoan

Urtarrilaren 5ean emango dute Egoitz Elduaienen “Eibartarrak Cervinon” dokumentala Coliseoan
2020/12/28 eta kitto!
Martxoko Mendi Jardunaldietan egitekoa zen “Eibartarrak Cervinon” dokumentalaren proiekzioa urtarrilaren 5ean eskainiko dute Klub Deportiboko Mendi Taldekoek. Coliseoan izango da, 19:00etan, sarrera librearekin (aurretik gonbidapena jaso beharko da). Horrez gain, eibartar guztiak animatu nahi dituzte mendira joatera: “Beti dago aukera bide berriak ezagutzeko eta “Dabilen Gorputzari Atxekixarik Ez” kamisetarekin argazkia egin eta sareetara igotzeko”.