Usartza Txistulari Taldearen kalejira igandean

Usartza Txistulari Taldearen kalejira igandean
2021/10/15 eta kitto!
Igande honetan, urriak 17,  kalejira eskainiko du Usartza Txistulari Taldeak Eibarko erdiguneko kaleetatik, 11:00etatik aurrera. Hasieran udaletxeko arkupeetan kontzertua egitea aurreikusita bazegoen ere, azken orduko aldaketak direla eta, kalejira egingo dutela iragarri dute txistulariek.