Ustekabek Eibar-Athletic partiduaren aurretik kalejira egingo du

Ustekabek Eibar-Athletic partiduaren aurretik kalejira egingo du
2012/10/31 00:00
eta kitto!

Eibar eta Athletic taldeek bihar (eguenean, azaroaren 1ean) Ipuruan jokatuko duten Kopa partidua dela eta, Ustekabe fanfarreak kalejira antolatu du partiduaren aurreko poteoa alaitzeko asmoz. Txaranga eibartarrak goizeko 10.30etan ekingo dio kalejirari Estaziño kalean eta, erdialdeko kaleetan ibili eta gero, Ipuruan amaituko du ibilbidea partidua eguerdian jokatzen hasi baino piskat lehenago, 11.30ak aldera.