Uztailaren 11an zabalduko da "Harixa Emoten" irakurketa-taldean izena emateko epea

Uztailaren 11an zabalduko da "Harixa Emoten" irakurketa-taldean izena emateko epea
2016/07/06 13:32
eta kitto!
Anjel Lertxundi, Asier Serrano, Joxemari Iturralde, Alaine Agirre, Arrate Egaña eta Pello Lizarralde idazleak izango dira, besteak beste, urritik aurrera Eibarko udal liburutegiak antolatzen duen  euskarazko "Harixa Emoten" irakurketa-taldean.

Eibarko Udal Liburutegiak uztailaren 11an zabalduko du "Harixa Emoten" irakuketa-taldean izena emateko epea eta irailaren 7ara arte izango dute horretarako aukera jarduera horretan parte hartu nahi dutenek. Euskaraz izaten diren saio hauetan idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaitzen die, aurrez aurreko solasaldien bitartez. Hilean behin elkartzen dira Portaleako Kulturako bilera gelan 19:00etatik 20:00etara eta dohainik izaten da. Saioetara joateko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero eta solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da.

Izena eman nahi dutenek Liburutegira jo beharko dute, edota telefonoa edo emaila erabil dezakete. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta gehien jota 20 pertsona onartuko dira taldean. Gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

Lehen saio urriaren 4an izango da. Anjel Lertxundiren “Zu” liburua aztertuko da egun horretan eta idazleak parte hartuko du saioan. Lertxudiz gain, Eibarren izango direla konfirmatu duten idazleak Asier Serrano, Joxemari Iturralde, Alaine Agirre, Arrate Egaña eta Pello Lizarralde dira. Antxon Narbaizaren laguntza izaten dute ere liburuaren mamia ateratzeko eta ..eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egiten dira saioak.