Vaiven Producciones-en “Argiaren hautsa” antzezlana gaur Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Vaiven Producciones-en “Argiaren hautsa” antzezlana gaur Coliseoan
ETA KITTO 2019, Mai 17

Vaiven Producciones konpainiaren eskutik “Argiaren hautsa” antzezlana ikusteko aukera izango da gaur Coliseo antzokian, 20:30ean.
Lanaren egilea Luis Elizetxea da eta zuzendaria, berriz, Mireia Gabilondo.
Bi zahar (Manuel eta Milagros) dira funtzioko protagonistak eta bizitza eta heriotzaren, duintasuna eta oroitzapenaren inguruan hausnartzen du lanak: azken aukerak, amodioa hirugarren adinean, bizitzeko eta hiltzeko gogoak, barkamena… Parte hartzen duten antzezleak Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Ander Iruretagoiena eta Ane Salvador dira eta musika, berriz, Iñaki Salvadorrena da. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »