Victor Iriarte zinemagileak Mursegori eskainitako "Invisible" filma aurkeztu du

Victor Iriarte zinemagileak Mursegori eskainitako "Invisible" filma aurkeztu du
2013/02/22 00:00
eta kitto!

Victor Iriarte zinemagileak (Bilbo, 1976) Invisible, Mursego-ren (Maite Arroitajauregi eibartarraren) musikari eskainitako filma aurkeztu du Iruñean, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Ikuspuntu jaialdian.
Egilearen berbetan "banpirorik gabeko banpiro filma" da, "autorik gabeko road movie bat, maitasun film bat eta musikal bat, baina batez ere Mursegoren musikari buruzko film bat da. Diskoa entzutean, ikusi ezin diren estudioko unerik intimoenak erakusten dituen lana".