Voragine websailaren aurrerakina aurkeztu dute

Voragine websailaren aurrerakina aurkeztu dute
2020/04/30 18:47 eta kitto!
Vicky Rojas eta Dalila Cabrera eibartarrek sortutako Voragine websailaren aurrerakina aurkeztu zuten atzo. Fikzio klasikoa eta zuzendariek gazteagoak zirenean ikus-entzunezko lanetan ikusi nahi zituzten elementuak batzen ditu websailak: zientzia-fikziozko lan batean emakume protagonistak , sexu-orientazio ezberdinak , eta genero identitate eta jatorri ezberdinetako protagonistak agertzea. Hainbat urtetako lanaren ondoren, eibartarren lanak laster ikusiko du argia.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Voragine errealitate paraleloko testuinguru batean pertsonen nortasuna eta portaera sozialak esploratzen dituen zientzia fikziozko websaila da. “Websailak zientzia-fikziozko testuingurua izan arren, gizakien inguruko hausnarketa egiten da bertan”, esan zigun Dalilak orain dela urtebete inguru egin genien elkarrizketan.

https://www.youtube.com/watch?v=hEHPmCqQE3c&feature=youtu.be