"Wilt, panpina puzgarrien hilketa" antzezkizuna euskaraz gaur Coliseoan

"Wilt, panpina puzgarrien hilketa" antzezkizuna euskaraz gaur Coliseoan
2012/01/20 eta kitto!

Ados Teatroak gaur 20.30etan "Wilt, panpina puzgarrien hilketa" ikuskizuna taularatuko du Coliseoan. Garbi Losadak zuzenduta, Mikel Laskurain, Isidoro Fernández, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Koldo Losada eta Fernando Ruiz aktoreek jardungo dute eszenatokian, itxaropena galduta duen Henry Wilt izeneko gizonaren gorabeherak antzezten. Sarrerak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago ipiniko dituzte salgai lehiatilan (8 eurotan).