XX. mendeko prebentzioari buruzko kartelen erakusketa zabalduko dute bihar museoan

XX. mendeko prebentzioari buruzko kartelen erakusketa zabalduko dute bihar museoan
2022/05/04 17:10
eta kitto!
Armagintzaren Museoak XX. mendeko prebentzioari buruzko kartelen erakusketa zabaldu, ekainaren 5era arte, Fraternidad-Mupresparen eskutik. 48 kartel egongo dira ikusgai, laneko segurtasunaren, prebentzioaren eta laneko osasunaren ingurukoak; eta, horrez gain, prebentzioaren irudiak joan den mendean izan duen bilakaera ikusi ahal izango da.

Erakusketa ibiltaria da eta prebentzio-kultura sustatzea du helburu. Horrela, Espainiako hainbat aireportutan egon da: Lanzaroten, Fuerteventuran, Kanaria Handian, Malagan, Madrid Barajasen eta Palman, baita Chamartinek Madrilen, Kordoban, Zaragozan, Valladolid Campo Granden eta Logroñon, besteak beste.