Ylenia Bagliettok “Mamma Mia” musikalean hartuko du parte

Ylenia Bagliettok “Mamma Mia” musikalean hartuko du parte
2022/09/27 08:23
eta kitto!
Urriaren 7an hasi eta azaroaren 27ra arte Madrilgo Gran Vian dagoen Rialto Antzokian ikusgai izango den musikal horretan hartuko du parte Eibarko antzezleak. Abba pop talde suediarraren jatorrizko abestietan oinarritutako musikala 2004an estreinatu zen, orduko hartan Madrilgo Lope de Vega Antzokian, eta 2011ra arte iraun zuen. Bi ordu eta 20 minutu inguruko iraupena du SOM Producek sortutako musikalak eta Ylenia Baglietto eibartarrak Donna, Tania eta Rosiren paperak egingo ditu. 10 hizkuntzatara itzulitako obra mundu guztira zabaldu zen eta Meryl Streep eta Pierce Brosnan bezalako artistek ere hartu izan dute parte halakoetan.

Ylenia Bagliettok gimnasia erritmikoan nabarmendu zen txikitan eta aktore moduan Goenkalen lortu zuen bere lehen rola. 2015ean Ercilla Saria jaso zuen urte hartako errebelazio aktore bezala. Eta ordutik geratu barik dabil telebista, zinea eta antzerkia tartekatzen.