"Zaintza-lanen demokratizaziorantz" hitzaldia emango dute gaur, 18:30ean Portaleko areto nagusian

"Zaintza-lanen demokratizaziorantz" hitzaldia emango dute gaur, 18:30ean Portaleko areto nagusian
2021/03/22 eta kitto!
Eibarko Martxoaren 8ko lantaldeak (…eta kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea) antolatuta, gaur 18:30ean “Zaintza-lanen demokratizaziorantz” hitzaldia egingo da Portalean, areto nagusian.

Horrez gain, eguaztenean “Koronbirusarekin ere bidea egiten badakigu” tailerra egingo da, Portalean, 18:30ean. Parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da 688 85 34 40 edo  943 54 39 38 telefono zenbakietara deituta edo andretxea@eibar.eus helbidera mezua bidalita.

Eta martxoaren 30era arte “Emakume asmatzaileak” eta “Itsaspeko bihotzak” erakusketak ikustera joan daiteke, Portaleko erakusketa aretoan, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.