Zaldibarko Ilargi Argazkilari Taldearen erakusketa kolektiboa

Zaldibarko Ilargi Argazkilari Taldearen erakusketa kolektiboa
2015/04/30 eta kitto!

Zapatuan (maiatzaren 2an) zabalduko dute El Corte Ingleseko ekitaldi aretoan Ilargi Zaldibarko Argazkilari Taldearen erakusketa kolektiboa. Maiatzaren 30era arte Jon Agirre, Antonio Villanueva, Jon Iriondo, Delfin Zubizarreta, Rafa Iraeta eta Joseba Arginzonizen lanak ikusteko aukera izango da, 11.00etatik 21.00etara.