Zapatuan rock festa egongo da gaztetxean

Zapatuan rock festa egongo da gaztetxean
2022/06/13 eta kitto!
Zapatuan, 17:00etatik aurrera, hainbat musika-taldek joko dute Eibarko Gaztetxeak ‘Basque Underground Metal’-en eskutik antolatu duen Rock Festan. Sarrerak 5 euro balioko ditu eta bokatak salduko dituztela jakinarazi dute.

Talde hauek joko dute Rock Festan: Lehia, Paraside, Makis 37, Expropiazion, Hondar, Oihu!, Bretxa, Anker, Hartz, Kontuz eta K.GA.T.