Zapatuko ipuina, bihar umeen liburutegian

2015/01/30 eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 31) 18.00etan Eñaut Gorbea antzezle, klown, txontxongilolari eta ipuin kontalariak "Aldrebeskeriak eta beste zenbait kontu" izenburuko saioa eskainiko du umeen liburutegian, Zapatuko Ipuina ekimenaren barruan: "Zer dira ipuin aldrebesak? Bukaeratik hasi eta hasieraz amaitzen direnak? Aldrebes irakurtzen direnak? Ipuin saio honetan, nortasun baloreak landu eta une batez irudimenaren munduan eta ipuin aldrebesen artean murgiltzera gonbidatzen zaituztegu".