Zapatuko ipuinaren bidez "Munduan zehar" murgilduko dira 4 urtetik gorako haurrak

Zapatuko ipuinaren bidez "Munduan zehar" murgilduko dira 4 urtetik gorako haurrak
2022/10/25 eta kitto!


Vanessa González Moya Ipuin kontalariak 4 urtetik gorako haurrentzako saioa  eskainiko du Eibarren zapatu honetan (urriak 29).  Saioaren izena "Munduan zehar" izango da, eta "irudimenaren bitartez eta ipuinak garraio izanik, lurralde ezberdineko ipuinetan murgilduko garela", azaldu Vanessak. Ekitaldia EIbarko Liburutegiak antolatu du eta  Portaleko areto nagusian izango da, 18:00etatik 19:etara

Vanessa González Moya txikitan ipuinen munduan murgildu zenetik ezin izan ditu hankak, bihotza eta burua bertatik atera. "Ipuinak, bizitzan esna amets egiteko ezinbesteko “garraio” dira eta!", dio.

Izen-ematea ostegunera arte izango da eta formulario honen bidez egin  daiteke urriaren  27ra arte (oesteguna).