Zinemira Saria jasoko du Sara Bilbatua casting zuzendari eibartarrak

Zinemira Saria jasoko du Sara Bilbatua casting zuzendari eibartarrak
2020/09/10 eta kitto!
Sara Bilbatua casting zuzendari eibartarrak Zinemira Saria jasoko du Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioan, irailaren 22an egingo den Euskal Zinemaren Galan. Donostia Zinemaldiaren eta Ibaia eta EPE/APV ekoizleen elkarteen eskutik jasoko du garaikurra, “euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezaguna” delako. Azken 25 urteotan ikus-entzunezko 75 ekoizpenetan baino gehiagotan aritu da lanean, casting-arduradun gisa.