Zirika Zirkusek zirko-tailerra egingo da bihar Urkizun

Zirika Zirkusek zirko-tailerra egingo da bihar Urkizun
2022/06/14 eta kitto!
Bihar, ekainak 15, zirkuaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu Gurasoak Berbetan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdian. Zirkuaren hainbat arlo lantzen dituen jarduera eskainiko du Zirika Zirkusek Urkizuko parkean arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Zirkoko oreka- eta akrobazia-jokoek eta ondo pasatzeko gogoak bat egingo dute ekimenean. Tailerrera hurbilduko direnek akrobaziak eta akroporteak nola egiten diren ikasteko aukera izango dute eta zirkoko teknikak ikasteko erabiltzen den material ugari izango dute eskura: oreka kablea, orekari eusteko pelotoia, trapezioa, jostailuak, koltxonetak... Horrekin guztiarekin, ondo pasatzeaz gain, koordinazioa, malgutasuna, erritmoa eta beste hamaika gauza ikasi eta landuko dira. Parte-hartzea doan da eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu ahal izango dute parte.

Ekintza honekin ikasturteari agur esango dio Gurasoak Berbetan programak. Familia-giroa euskalduntzeko egitasmoa urrian jarriko da berriro ere martxan.