Zirkuaren magiaz betetako ikuskizuna eskainiko du Circ Bover konpainiak bihar Errebal Plazan

Zirkuaren magiaz betetako ikuskizuna eskainiko du Circ Bover konpainiak bihar Errebal Plazan
2022/09/30 18:10
eta kitto!
Circ Bover konpainiaren eskutik zirku garaikideaz gozatzeko aukera bikaina egongo da bihar, 19:00etan, Errebal Plazan. “Ávol” izeneko ikuskizunak artistaren figura aldarrikatzen du, horretarako lau pertsonaiaz baliatuta. Pertsonaia horiek bat-batean beraien burua berrasmatzeko beharrarekin topo egiten dute eta, gerora sortutako egoerak, banbu-makilekin eta sokekin sortutako eszena-unibertso batera eramaten ditu. Kulturak gaur egun betetzen duen tokiari buruzko adierazpen komikoa da lana eta sarrera doan da.

avol-etakitto

“AVOL” (CIRC BOVER)

  • ZUZENDARITZA: Roberto Magro

  • EGILEA: Tià Jordà

  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Poema Mühlenberg

  • ANTZEZLEAK: Tià Jordà, Carla Fontes, Adriano de Carvalho, Marc Florencio


IRAUPENA: 60’

SARRERA DOAN  

EGUNA: URRIAK 1

ORDUA: 19:00

TOKIA: ERREBAL PLAZIA