Zozketatu dituzte arropa-dendetan ikusgai egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduak

Zozketatu dituzte arropa-dendetan ikusgai egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduak
2021/04/28 eta kitto!
Eibarko zenbait arropa-dendatan egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketa egin da gaur, udaletxeko pleno aretoan, eta bertan izan dira Jon Iraola alkatea,  Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko lehendakaria,  Idoia Sarasketa Ego Ibarra batzordeburua, José María Beitia eskualdean Bankuak duen ordezkaria eta Josu Mendicute, Isabel Fernández eta Gorka Errasti zinegotziak. Esan dutenez, zozketarako 2.000 txartel inguru saldu dira eta txartel-salmentarekin batutako dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankurako izan da.

Zozketa hasi aurretik alkateak gogora ekarri duenez, “erakusketa hura margolari eibartarren jaiotzaren 150 urteurrenean egin zen, “haren lana ezagutarazteko eta osasun-krisiko sasoi honetan merkataritzaren alde egiteko”. Ekimenak oso harrera ona izan zuela ikusita, Udalak, beste urrats bat eman nahian,  hitzarmena sinatu zuen Elikagaien Bankuarekin koadroak erakunde horren eskuetan lagatzeko eta dirua batzeko kanpaina garatzeko. Gaurko ekitaldian, Elikagaien Bankua une latz hauetan egiten ari den lanaren garrantzia azpimarratu dute.

Elikagaien Bankuko eskualdeko ordezkariak boto-ontzi batetik atera ditu saritutako 28 zenbakiak, eta koadro bakoitzari lehendik emandako zenbakiari esleitu zaio ateratzen joan den zenbaki bakoitza.

Saritutakoek udaletxeko 2. solairuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dute koadroa, apirilaren 30etik aurrera (astelehenetik barixakura, 09:00etatik 13:00era). Koadroak jasotzeko epea apirilaren 30etik maiatzaren 15era bitartean izango da.

Jarraian daukazue zozketatu diren koadroen zerrenda eta bakoitzari esleitu zaion zenbakia:

  1. Madame Malinowskaren erretratua 00538

  2. Jesukristo odoletan 08256

  3. Monje domingotarra 00501

  4. Bodegoia-Madariak 03275

  5. Adela de Quintana andrearen erretratua 02807

  6. Dantzaria 05642

  7. Oterito 01339

  8. Pablo Uranga pintatzen 00011

  9. Mathie de Noaillesen kondesaren erretratua 04795

  10. Anderea eguzkitakoarekin 01348

  11. Mademoiselle Souty á la garçon 05353

  12. Ramon Suarez mutikoa 00891

  13. Segoviako etxe zaharrak 05501

  14. Lolaren burua  00883

  15. Ortega y Gasseten erretratua 00044

  16. Valentine Dethomasen erretratua 00058

  17. Plácido Zuloaga bere tailerrean  00080

  18. Lolita Muth Ben Maacha 01501

  19. Ignacio Zuloagaren autoerretratua ehiztari jantzita  02759

  20. Autoerretratua  06001

  21. Campo Alegreko kondearen erretratua 05771

  22. Larrapidi biolinistaren erretratua 00869

  23. Untzagako zezen korrida 00508

  24. Errioxako paisaia 00762

  25. Toledoko ikusmira 04055

  26. Nire lehengusinak 08272

  27. Urkizuko iturria  08321

  28. Balenciaga pintorearen erretratua 05664