Zuloagak Arrateko Santutegirako margotu zituen koadroei buruzko hitzaldia emango dute eguaztenean Coliseoan

Zuloagak Arrateko Santutegirako margotu zituen koadroei buruzko hitzaldia emango dute eguaztenean Coliseoan
2021/10/04 eta kitto!
Ignacio Zuloagak Arrateko Ama Birjinaren Santutegiko erretaularako margotu zituen mihiseen inguruko hitzaldia emango dute Mikel Lertxundik eta Stefania D’Albak eguaztenean, 19:00etan, Coliseo antzokian. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldian lau margolanak zaharberritzeko Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Sailak egindako lanaren berri emango dute (zaharberritze-lanen inguruan gehiago jakiteko SAKATU HEMEN).

Hitzaldira sartzeko gonbidapenak Coliseoko leihatilan eska daitezke, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era eta Kutxabank-en. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.