Zuloagaren “Picador gitano” koadroa Arte Ederren Museoan ikusteko moduan egongo da, martxora arte

Zuloagaren “Picador gitano” koadroa Arte Ederren Museoan ikusteko moduan egongo da, martxora arte
2022/01/27 eta kitto!
Bilboko Arte Ederren Museoak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal arteari eskainitako bilduma zabaldu du, hiru margolari esanguratsuren lan bana dohaintzan jasota. Bilduma pribatuetatik eskuratu ditu lanok, eta horien artean dago Ignacio Zuloaga pintore eibartarraren “Picador gitano”, 1903. urteko lana; margolan horrekin ailegatu da zezenketen gaia lehenengoz museoaren bildumara. Placido Arango enpresari eta bildumatzailearen familiak ipini du koadroa museoaren eskura. Beste bi koadroak Anselmo Guinearen “La salla del maiz” (1893) eta Benito Barruetaren “Autorretrato” (1905 ingurukoa) dira. Hiru koadroak Arte Ederretako eraikinaren beheko solairuan jarri dituzte ikusgai eta han egongo dira, martxoaren 27ra arte; bitarte horretan eskuratutako obren eta haien egileen gaineko hiru hitzaldi antolatuko ditu museoak.