[ZUZENEAN] Ipurterre sariak banatuko dituzte gaur 10:00etan

[ZUZENEAN] Ipurterre sariak banatuko dituzte gaur 10:00etan
2022/05/25 eta kitto!
...eta kitto!-k zuzenean emango du gaur 10:00etan egingo den Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketaren sari-banaketa.

Eskolekin elkarlanean ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXVIII. edizioa bete du aurten.

Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Paule Martin (J.A.Mogel); LH3-4 mailan Bittor Navarrete (J.A.Mogel); LH5-6 mailan Pello Aranzeta (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan Elga Ariznabarreta (Eibar BHI), eta DBH 3-4 mailan Malen Aguirremalloa (La Salle Azitain).

Sari-banaketa Unibertsitate Laboralean egingo da, eta, sariak banatzeaz gain, Tor magoak ikuskizun magikoa eskainiko du.