KZguneak prest dauka irailerako ikastaroen eskaintza

KZguneak prest dauka irailerako ikastaroen eskaintza
2022/07/19 eta kitto!
Eibarko KZguneak prest dauka irailerako planifikazioen eskaintza. Ikastaroetan izena emateko KZgunera joan daiteke (aldez aurretik hitzordua eskatuta, 943 02 36 37 telefonoan), telefonoz deitu edo, bestela, web orriaren bidez egin daiteke  (www.kzgunea.eus). KZgunea Portalean dago eta astelehenetik barixakura zabaltzen dute, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako,ikastaroen katalogoa kontsultatu daiteke helbide honetan: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak.