Lehen eguna EAEn hildako eta koronabirus kasu berririk gabe

0    Berriak 
ETA KITTO
Lehen eguna EAEn hildako eta koronabirus kasu berririk gabe
ETA KITTO 2020, Eka 01

Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, atzo ez zen PCR bidez koronabirus kasu berririkatzeman EAEn eta ez zen hildakorik egon. Edozein kasutan ere, bihar eta etziko datuek erakutsiko digute asteburuaren eragina izan den (datuak atzerapenez ematen baitira batzuetan) edo tendentzia bat den.

Eibarren 3 kasu eman dira maiatzean, 1 maiatzaren 1ean  eta 2 maiatzaren 8an. Ordutik ez da kasu berririk atzeman.

Ospitaleratuei dagokionean, atzo baino lagun bat gutxiago dago Eibarko ospitalean (9) eta atzoko kopuru bera Mendarokoan (3), beraz 12 lagun daude ingresatuta.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »