Lehenengoz egin den “Slow Food” jardunaldia interes handiarekin jarraitu du jendeak

Lehenengoz egin den “Slow Food” jardunaldia interes handiarekin jarraitu du jendeak
2018, Aza 28

Arrakastatsua izan da gaur lehenengoz egin den “Slow Food” jardunaldia eta, goizean goizetik, jende asko animatu da udaletxera joan eta sukaldaritza arloko hainbat adituk zein gure herriko eta inguruko ekoizleek emandako azalpenak entzutera. Goizeko jarduerak udaletxeko pleno aretoan izan dira eta, besteak beste, Andoni Luis Aduriz sukaldari ezagunak, Alberto Lopez de Ipiña “Slow Food” mugimenduko nazioarteko kontseilariak eta “La Ruta Slow” irratsaioa zuzentzen duen Aitor Buendia kazetariak egin dute berba. Horrez gain, zapore eta produktu ezberdinak dastatzeko tailerra egin dute: AzitainEibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko eta Urkizu ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek Sosola baserrian irin ezberdinekin egindako ogiak, Mausitxa baserriko ardi-gazta eta Sagarmiña baserritik eraman dituzten bertako barietate ezberdinetako sagarrak eta sagar-zukua probatzen ederto ibili dira. Gaurko jardunaldira gerturatu den jendeak gure eskualdeko ekoizleen eta tokiko merkatarien esperientzien berri euren ahotik jasotzeko aukera izan dute eta, hitzaldi zein mahai-inguruetan, bertako produktuen kontsumoa sustatzen duten hainbat proiektu ezagutzera eman dituzte. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »