LGTBI Harrotasunaren Egunaren inguruko jarduerek asteburu osoan jarraituko dute

LGTBI Harrotasunaren Egunaren inguruko jarduerek asteburu osoan jarraituko dute
2018/06/28 eta kitto!
Gaur, ekainak 28, LGTBI (Lesbianak, Gayak, Transexualak eta Transgeneroak, Bisexualak eta Intersexualak) eguna dela-eta, Untzaga plazan ortzadarraren koloreak dituen bandera jaso dute, udal ordezkarien eta herriko hainbat taldetako kideen partehartzea izan duen ekitaldian. Jarraian manifestua irakurri eta gaurko egunaren harira Eibarko Gehitu elkarteak eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak elkarlanean antolatu dituzten jarduerak gogora ekarri dituzte: gaur iluntzeko 20:00etan, pregoia irakurriko du Jon Gotzon Aldaparenak eta ordu erdi geroago, 20:30ean, musika emanaldia eskainiko du Paulantropia taldeak. Zapatuan, berriz, 22:00etatik aurrera Las Fellini taldekoek saioa eskainiko dute eta 23:30ean Boloñesa Vegana Djaren emanaldia hasiko da, “jairako eta dantzan egiteko aproposa den musikarekin”. Eta, egitaraua agurtzeko, domekan, 11:00etan, “nahiko ezezaguna den kirola, ‘Jugger’ izenekoaren inguruko erakustaldia egingo dugu. Berdintasuna sustatzen duen kirola da eta horregatik gustatzen zaigu, jende guztia ikustera joatera animatu nahi dugu”.

IMG_9863 IMG_9874IMG_9892