LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko ekintzak prestatzeko bilera egingo dute bihar Txaltxa Zelaian

LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko ekintzak prestatzeko bilera egingo dute bihar Txaltxa Zelaian
2021/06/07 eta kitto!
Matraka elkarte feministak ekainaren 28an egingo den LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunerako ekintzak prestatzeko bilerak egingo ditu bihar eta hilaren 15ean, martitzenean kasu bietan, 19:30ean, Txantxa Zelaiko kioskoan. “Dakizuen moduan ekaineko hilabetea LGTBIQ+ eskubideak aldarrikatzeko eguna da”, aipatu du Matrakak sare sozialen bitartez, “animatu parte hartzera, zure ideiak entzun nahi ditugu!”.