Liburu eta Disko Azoka zabaldu dute gaur eta urriaren 20ra arte egongo da zabalik

Liburu eta Disko Azoka zabaldu dute gaur eta urriaren 20ra arte egongo da zabalik
2019/10/11 eta kitto!
Gaur goizean zabaldu dute Eibarko Liburu eta Diska Azoka Untzaga plazan. Udalak, Euskadiko Liburu Ganbararekin elkarlanean antolatutako azokan, ohikoa den bezala, euskal literaturako zein musikagintzako lanik berrienak eskainiko dituzte, deskontu bereziekin, gainera. Urriaren 20ra arte egunero zabalduko dute, astelehenetik barixakura bitartean 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.