Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du Urkizuko parkean zapatu goizean

Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du Urkizuko parkean zapatu goizean
2019/03/15 eta kitto!
Debemenen eta Udalaren eskutik, zapatu goizean Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka egingo da Urkizuko parkean, 09:00etatik 14:00etara. Aurreko urteotan lez, oraingoan ere erakusketa eta salmentarako postuak egongo dira eta, horrekin batera, 11:30ean landareen inguruko tailerra hasiko da. Azokan parte hartuko dutenak hauek dira: Viveros el Montañes (Tafalla), usain-belar eta apaintzeko lorekin; Zunoyar Lorategia (Oiartzun), apaintzeko eta bildumarako landareekin; Islaya (Oiartzun), kaktusekin; Ortuberri (Iurreta) baratzerako landare eta lorekin; Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa), kosmetika naturalarekin; Flores Ganchillo (Nafarroa), lore-itxurako pitxiekin; Lore Prentsatua (Donostia), lehortutako lorekin egindako koadroekin; Semillas Ecologicas (Lasarte), sukaldatzeko hazi eta belarrekin; Oiaralda (Zamudio), sendabedarrekin; Sojo Natura (Lekunberri), kosmetika naturalarekin; Sara Letamendia (Aizarna), kosmetika naturalarekin; Tissus Artisautza (Atxondo), banbu, eukalipto... oinarrietan kapsulatutako lore lehorrak; eta Aranburu (Usurbil), lore eta landareekin.