Mahaingurua Teknimap enpresaren 25. urteurrena ospatzeko

Mahaingurua Teknimap enpresaren 25. urteurrena ospatzeko
2018/07/06 eta kitto!
Eibarko Teknimap enpresak 25 urte bete ditu aurten eta mahaingurua egin zuen atzo Armeria Eskolan urteurrena ospatzeko. Alex Arriola SPRIko zuzendaria nagusiak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak, Marisa Arriola BIC Gipuzkoako gerentea eta Miguel de los Toyos Eibarko alkateak hartu zuten parte atzoko ekimenean. Energia eta ingurumena dira Teknimap enpresaren ardatzak, eta industriari zuzendua dagoen ingurumen aholkularitzan egiten du lan.