Mallorcatik, Saloutik, Coniletik edo Benidormetik datozen 16-20 urteko pertsonei PCR bat egiteko eskatu zaie

0    Berriak 
ETA KITTO
Mallorcatik, Saloutik, Coniletik edo Benidormetik datozen 16-20 urteko pertsonei PCR bat egiteko eskatu zaie
ETA KITTO 2021, Uzt 20

Osasun Sailak Mallorcatik, Saloutik, Coniletik edo Benidormetik datozen 16-20 urteko pertsonei eskatu die Euskadira itzultzean beren osasun-zentrora deitzeko PCR bat egiteko.

Biztanleria-baheketa hori aktibo mantentzearen helburua kasuak eta haien kontaktuak gertutik jarraitzea da, transmisioa lehenbailehen geldiarazteko. Horregatik, Osasun Sailak proba egitera doazen pertsonei eskatzen die zuhurtziaz jokatzeko interakzio sozialetan datozen egunetan, eta Zaintza eta Arreta Sareko profesionalek emandako jarraibideak betetzeko.

Herritar guztiei gogorarazten zaie, COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitzeko.

NORI ZUZENDUTA?

Mallorca, Salou, Conil edo Benidormetik datozen 16 eta 20 urte bitarteko pertsonei.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Deitu ohiko osasun-zentrora edo osasun-aholkura hitzordua eskatzeko (900 20 30 50).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »