Manixen Tudelanok marka egin du

Manixen Tudelanok marka egin du
2016/05/16 eta kitto!
Javier Mandiolak entrenatzen duen 2. B mailako lehen multzoko talde nafarrak 23 partidu egin ditu partidurik galdu gabe eta, horrez gain, Mikel Pagola taldeko atezainak 1.285 minututan ez du golik jaso, azken 14 partidutan. Maila nazionaleko kategoria guztiak hartzen dituen marka hori handitzeko aukera izango du 2. A mailara igotzeko jokatu beharreko promozioan:  lehen kanporaketan Hercules talde indartsua izango du aurkari. Sasoi batean Atletico de Madrid taldeko atezaina izandako Abel Resinok zuen aurreko marka, 1.275 minututan golik jaso gabe.
Bestalde, asteburuko kirol emaitzei dagokienez, foballean Eibarrek 4-2 galdu zuen Bartzelonan Espanyolekin, Haritzak 26-25 irabazi zion Donibaneri eskubaloiko igoera fasean, Kontent-ek eta Alkidebak foball-zaletuaren Kopako finala jokatzeko sailkatu ziren eta, azkenik, Katedralean jokatutako 1. mailako buruz-buruko finalerdiko partiduan Irribarriak Bengoetxea VI.a kanporatu zuen (22-10). Asteburuko emaitza guztiak hemen ikusgai.