Maria Luke eta Xandra Etxabek irabazi dute On Ekin sariaren bosgarren edizioa

Maria Luke eta Xandra Etxabek irabazi dute On Ekin sariaren bosgarren edizioa
2017/07/21 eta kitto!
Maria Luke eta Xandra Etxaberen  “FIXME” proiektuak eraman du Ekingunek antolatutako On Ekin ideia eta proiektu enpresarialen lehiaketako saria, aurtengo ediziora aurkeztu diren  proiektuen artean boto gehien jaso eta gero. Finala bart gauean izan zen, Eibarko Kasinoan egindako afarian.  Finalean guztira 6 parte-hartzaile izan ziren eta bakoitzak 3 minutu izan zituen bere argumentoak azaltzeko eta epaimahaia konbentzitzeko.

Maria Lukek eta Xandra Etxabek landu duten FIXME proiektuak, premiazkoa duzunean, konfidantzazko fisioterapeuta bat aurkitzea ahalbidetzen du, prezio onean eta beherala atenditzeko disponibilitatearekin. Irabazleek 1.350 euroko saia jaso zuten.

Bigarren saria Beatriz Santamaria eta Eider Etxebarriak aurkeztutako BIZIPOZ proiktuarentzat izan da. Zahartze aktibo eta osasuntsuari buruzko egitasmoa da eta 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.  300 euroko saria eskuratu zuten. Eta hirugarren saria Iñaki Osa eta Gorka Ariznabarretak eraman zuten TRIPALOC bidaiak planifikatzeko, gestionatzeko eta partekatzeko online erramintari esker. Ekinguneko webgunean publizitate banner bat izango dute urte osoan opari modura.