Medikuaren agiririk gabe saldu ahalko dira COVID-19a detektatzeko test azkarrak

0    Berriak 
ETA KITTO
Medikuaren agiririk gabe saldu ahalko dira COVID-19a detektatzeko test azkarrak
ETA KITTO 2021, Uzt 14

Espainiako Osasun Ministerioak uste du herritarrei test azkarrak farmazietan eskuratzeko aukera emanda, kasu susmagarriak arinago detektatuko direla.

Covid-19 detektatzeko test azkarrak medikuaren agiririk gabe farmazietan salatzeko baimena emango du Espainiako Gobernuak. Autodiagnostikorako testak eskuratzeko aukera emanda, positibo susmagarriak arinago identifikatzea ahalbidetuko dela eta, ondorioz, koronabirusaren hedapena gelditzeko neurriak lehenago hartuko direla uste dute.

Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, produktu horiek salmentan eta publizitatea arautzeko errege-dekretuaren proiektua datorren uztailaren 20an onartuko du Ministroen Kontseiluan. Estatuko Kontseiluak joan den uztailaren 8an eman zion bere oniritzia Gobernuaren erreformari.

Test azkarrak saltzeko baimenaren harira, polemika izan zen duela hilabete batzuk. Hainbat erkidegok produktu horiek errezetarik gabe salgai jartzea eskatu zuten, baina Osasun Ministerioak aurka agertu zen orduan.

Joan de maiatzean, baina, iritziz aldatu zuen. Ordura arte merkatuan egon ziren testak profesionalek soilik erabili zitzaketela eta orain herritarrei zuzendutako test azkarrak eskuratu daitezkeela esan justifikatu zuen bere jarrera aldaketa.

Baina, nola erabili behar dira test azkarrak?

Proba etxean egiteko beharrezko material guztia kutxan topatuko duzu: likidoa, hodia eta kotoi-zotza. Sudur zulotik hartutako lagina, likidoarekin betetako hodian sartu behar da. Hortik aurrera, proba haurdunaldi testen antzekoa da eta emaitza 15 minututan ematen du. Etxean erabiltzeko test azkarrak 8,50 euroan egongo dira salgai.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »