Merienda osasungarriak prestatzen ikasteko saioa antolatu du ...eta kitto!-k

Merienda osasungarriak prestatzen ikasteko saioa antolatu du ...eta kitto!-k
2021/04/22 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak “Merienda: hestebeteak ez badira, zer eman umeei?” izeneko ikastaroa antolatu du datorren martitzenerako, apirilak 27. Gurasoak Berbetan programaren barruan antolatu du saioa, baina irekia izango da eta edonork eman ahal izango du izena 943200918 telefonora deituta edo elkartea@etakitto.eus helbidera idatzita (doan da). Ikastaroa Mireia Alberdi nutrizionistak emango du Arrate Kultur Elkartean 18:00etatik 19:30era.