Midori tailerra urtarrilaren 26an

Midori tailerra urtarrilaren 26an
2022/01/20 eta kitto!
Midori tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak urtarrilaren 26rako, eguaztena.

Midoria bidaiatzeko koaderno berezia da eta Japonian du jatorria. Barruan eskuz egindako liburuxka batzuk ditu. Kanpoko azala eta barruko liburuxkak nola egin eta horiek lotzeko enkoadernaketa-teknika ikasiko dute parte-hartzaileek. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta izen-emateak 3€ balio du.

Tailerrak bi orduko iraunpena izango du, 18:00etatik 20:00etara eta elkartearen egoitzan egingo da. (Urkizu 11, solairuartean)

Izena emateko 943200918 telefonora deitu edo elkartea@etakitto.eus helbidera idatzi.  Osasun-neurriak zaintze alder, plaza mugatuak izango ditu ikastaroak (asko jota 12 lagunentzat tokia).