Mikroantzerki saio bikoitza domeka eguerdian Biharrianen

Mikroantzerki saio bikoitza domeka eguerdian Biharrianen
2017/11/19 eta kitto!
Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 ekimenaren barruan, “Berriz Topatzean” antzezlana eskainiko dute Amaia Arriaran eta Nerea Ariznabarreta antzezleek domekan, 12:00etatik aurrera, Biharrian sormen espazioan (Ubitxa, 16-18). Eduardo Viladesek idatzitako antzezlanak El Sekaderok bere inauguraziorako antolatu zuen testu lehiaketan bigarren saria eman zion egileari eta han estreinatu zuten 2015eko irailean. Euskarazkoa urtebete geroago Getxon aurkeztu zuten. Imanol Espinazok zuzentzen duen lan honetan aspaldiko bi lagunek ustekabean bat egiten dute dentistatik irtetzean. Asko dute elkarri esateko eta are gehiago ezkutatzeko. Izan ere, Anparok 11 urte daramatza azpilanean, mendekua hartzeko. Horrekin batera, Amagoia Lauzirikak “KITTO, nik utziko dutumorezko bakarrizketa eskainiko du. Biak euskeraz egingo dituzte eta sarrera doan izango da.

IMG_3813