Milioi bat euroko diru-kopurua Erisonoko Parke Teknologikoaren II. Eremua garatzeko

Milioi bat euroko diru-kopurua Erisonoko Parke Teknologikoaren II. Eremua garatzeko
2022/06/07 10:35
eta kitto!
Diana Morant Gobernu zentraleko Zientzia eta Berrikuntza ministroa Teknikerreko instalazioetan egon zen aurreko astean, Euskadiko hainbat toki estrategikotara egiten ari den bisitaren barruan. Morantek iragarri zuen bere Ministerioak milioi bat euro emango dituela 2022an Erisonoko Parke Teknologikoaren II. gunea garatzeko, Tekniker inguruan. Eragiketa Errege Dekretu bat onartu ondoren eta Eibarko Udalarekin hitzarmen bat sinatuta egingo da. Morant ministroak gaineratu zuen Eibarko proiektuarekiko lankidetzak jarraipena izango duela hurrengo urteetan ere. Berarekin batera egon ziren Denis Itxaso, Gobernuak Euskadin duen ordezkaria; Jon Iraola, Eibarko alkatea; Luis Iriarte, Teknikerreko zuzendaria; Jesús María Iriondo, Tekniker Fundazioaren Patronatuko presidentea; eta Koldo Zubizarreta, Teknikerreko zuzendari ekonomiko-finantzarioa.

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “eskerrak eman nahi dizkiot Morant ministroari eta zuzentzen duen Ministerioari, Eibarren aldeko apustua egin izana, hasieratik ulertu baitute zer garrantzitsua del egitasmo hau garapen industrialerako eta enplegurako, eta prest agertu dira beharrezko guztian gurekin lankidetzan aritzera.”